2008-07-07

LAUDIOKO UDAL EUSKALTEGIA

Helbidea: Laudioko Udal Euskaltegia, Lamuza parkea, 13
Telefonoak: 946722838, 946722200
Posta-elektronikoa: mailto:laudio.ue@euskalnet.net

AURKEZPENA

Laudioko Udal Euskaltegia 83-84 ikasturtean sortu zen, helburu bikoitzarekin sortu ere: helduak euskalduntzeko eta euskararen normalizazioa eragiteko. Ordutik hona bide luzea egin dugu euskaldunak eta euskaltzaleak sortuz. Izan ere, eskolak emateaz gain, beti ahalegindu gara kultur ekintzak antolatzen eta herri mailan eratu diren egitasmoetan parte hartzen.

NORI ZUZENDUA?

16 urtetik gorakoei

ESKAINTZA ZABALA

Laudioko Udal euskaltegiak maila guztiak ematen ditu.

-1. A1 maila
-2. A2 maila
-3. B1 maila
-4. B2 maila
-5. C1 maila

Gure programa eta programazioak ohikoak diren tituluekin uztarturik daude:

-EGA
-Habeko 1., 2., 3, eta 4. urratsak
-Hezkuntzako HE1 eta HE2
-Administrazioko HE1, HE2 eta HE3
-Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizkoa eta goi-zikloa

ERRITMOAK
-Egunean 2 ordu (astean 10 ordu), ikasturte osokoa (urritik ekainera)
-Egunean 3 ordu (astean 15 ordu), 4 hilekoa
-Egunean 5 ordu (astean 25 ordu), 4 hilekoa
-Egunean 5 ordu (astean 25 ordu), hilabetekoa (udako ikastaroak)

IKASTURTEKO ORDUTEGIA

Goizez, arratsaldez zein gauez. Ikasleen beharretara egokitua. Txandaka aritzeko aukera.

BEKAK

Asistentzia ona izanez gero, Laudioko Udalak matrikularen %85 ematen du. Bere mailetako bat gaindituta, HABEk matrikularen %100. Edonola ere, jasotako diru-laguntza ez da izango matrikularen prezioa baino handiagoa.

METODOLOGIA

-Metodologia komunikatiboa
-Ahal den neurrian ikasleen beharretara egokitua
-Txandaka ikasteko aukera
-Ebaluazio jarraitua
-Aholkularitza
-Giro atsegina

MATRIKULAZIOA
-Ikasturte osorako: irailean
-Trinkoetarako bigarren matrikulazioa: otsailean
-Udarako: ekainean
Boomp3.com

No hay comentarios: