2015-10-26

Irakasle lan-poltsa

Laudioko Udal Euskaltegiak sor daitezkeen euskara irakasle beharrak betetzeko lan-poltsa bat osatzeko deialdia zabaldu du . Izangaiek bete beharreko baldintzak ondoko hauek izango dira:
a) Europar Batasuneko herrialderen bateko nazionalitatea izatea.
b) 18 urte beteak izatea.
c) Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago, Irakasle-ikasketak eginda edo bestelako unibertsitate diplomaturaren bat edo honen baliokidea izatea. Halaber,onartzekoak dira 1984ko ekainaren 8ko Aginduak araututako homologazio probak gainditu zituzten irakaslegaiak.
d) Laugarren hizkuntza eskakizuna izatea.
e) Lanpostuaren berezko egitekoak normaltasunez burutzea galarazten duen gaixotasun eta akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
f) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik bazterturik ez egotea edota egiteko publikoetan aritzeko ezgaiturik ez egotea.

Helbidea: Laudioko Udal Euskaltegia, Lamuza parkea, 13 Telefonoak: 946722838, 946722200 Posta-elektronikoa: mailto:laudio.ue@euskalnet.net

No hay comentarios: